COVID-19ak eragindako ezohiko osasun-krisiaren ondorioz, HABEk udarako antolatuta zituen prestakuntza-jarduerak atzeratu egingo dira, online egiteko muga tekniko edo behar bereziak dituztelako.
Prestakuntza-jarduerak aurrez aurre edo sarean eskaintzeko osasun- eta segurtasun-neurrietara egokitutako programazioa eskainiko du HABEk 2020/2021 ikasturtean.
2019an HABErekin batera antolatu zituen GIELEk ("Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España") III. Jardunaldiak Donostian. 2020ko azaroan ziren aurtengoak antolatzekoak, baina, egoera dela-eta, 2021eko azarora atzeratzea erabaki dute aurrez aurreko ekitaldia. Hala ere, 20/21 ikasturtean zehar webinarrak eratuko dituztela iragarri dute.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Alabaina, askotan ez da erraza izaten eduki edo baliabide horietara heltzea ahaleginak egiten diren arren.
Horretaz kezkatuta, eta EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalean hainbatetan egindako gomendioari jarraikiz, produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki du HPSk: Gozatu Sarean Euskaraz!. Aipatutako kanpaina gizarte-sareetan udan zehar burutuko da. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, beste batzuk, kulturakoak eta euskara ikastekoak esaterako.
"Geroa euskaratik" dinamikaren baitan, mahai-ingurua antolatu dute Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an 19:00etan izango da; bertatik bertara zein streaming bidez parte hartu ahal izango da.
2020ko maiatzaren 23ko Hezkuntza sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, aurrez aurreko jarduerak eta probak arautzen dituena; eta Osasun saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzaren txostena, euskaltegietan aurrez aurreko jarduera emateko osasun-gomendioak jasotzen dituena.
«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia egin zen 2018ko ekainaren 1ean Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Euskalgintzan esperientzia luzea duten zenbait adituk bertan egindako ekarpena irakurtzeko aukera dago orain argitalpen berri batean.
'Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ berezko master berria jarri dute abian UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Bi urteko iraupena izango du 2020ko irailean hasiko den ekimen honek. Formatu erdi-presentziala izango du eta egitura modularra du, lau aditu-tituluk osatzen baitute. Zabalik dago izena emateko epea.
Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun.