Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Irakasbilen parte hartzeko bideak
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 28
- Bisitak: 3444
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak. Gogora ditzagun, bada, bide batez, desiragarria litzatekeen erabiltzaile "prosumirtuatzaile" kontzeptua eta Twitter esparrua ere hor dagoela.
Iñaki Murua hizlari Euskarabidearen hasierako ekitaldi akademikoan
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 14
- Bisitak: 1375
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskalduntzeko ikasturte berriari ongietorria emateko eta Nafarroako euskaltegietan matrikulazio-kanpaina sustatzeko xedez, ekitaldi akademikoa antolatu du Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutuak. Irailaren 15ean izango da ekitaldia, ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pio Baroja aretoan (Nabarreria kalea, 39. zenbakia, Iruñea). Bertan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilari anderea izango da mahaiburu. “Hamaika aukera eskaintzen duen itsasoa” izeneko hitzaldia, berriz, Iñaki Muruak, HABEko Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko teknikariak, eskainiko du.
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko irailak 1
- Bisitak: 1421
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.
Christian Puren izango da hizlaria 17/18 ikasturtearen hasiera-ekitaldian
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1514
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Christian Puren doktorea izango da hizlaria 2017ko irailaren 15ean Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2017/18 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan. "La perspectiva accional, una nueva concepción de la relación lengua-cultura" da hitzaldiaren izenburua. Hizkuntzen irakaskuntzan ekintza komunikatiboaren ikuspegia zabaltzeko proposamen zehatza egiten du, eta testuinguru horretan, kulturak eta hizkuntzak elkarren artean duten lotura-modua azaleratzen.
Euskara-agirien baliokidetza aldatzen duen Dekretu berria
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko abuztuak 2
- Bisitak: 2266
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Uztailaren 20an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 187/2017 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena.
ELE Jardunaldietan landutakoen laburpenak
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko uztailak 14
- Bisitak: 1379
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzak ikasteko pilula, gero eta gertuago
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko uztailak 7
- Bisitak: 1455
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Egindako ikerketa batzuen arabera, osagai kimiko (edo pilula) baten bidez, hizkuntzak eta musika era arrakastatsuagoan ikasi ahal izango dira.
2017ko apirileko txioak
- Didakteka
- Sortua: 2017(e)ko maiatzak 3
- Bisitak: 1051
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2017ko apirilean @Irakasbil Twitter-erabiltzaileak sareratutako txioen aukeraketa







