Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
A1 eta A2 mailetako amaierako ebaluazio-jarduerak egiteko ereduak
- Didakteka
- Created: 17 January 2018
- Visits: 1534
- Comments: 0
- Favorites: 0
2017ko abenduaren 15ean argitaratu da 2018ko azterketa-deialdiak egiten dituen Ebazpena. Ebazpen horretan, euskara-ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak eskuratu ahal izateko erak ezartzen dira.
Eta, besteak beste, Ebazpen honetako III. eranskinean zehazten dira ebaluazio jarraituaren hariko amaierako ebaluazio-jardueren gutxieneko ezaugarriak, eta, horrekin batera, bertan iragartzen da HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak Ebazpen hau indarrean jarri eta hamar eguneko epean esekiko dituela www.habe.euskadi.eus atarian A1, A2 eta B1 mailetako amaierako ebaluazio-jarduera egiteko proba eredugarriak.
Hori dela eta, IKASBILen dituzue azterketa-ereduak atalean aipatu amaierako ebaluazio-jarduera eredugarri horiek.
AZPidazki, Sarean euskaraz lan egiteko tresna bat
- Didakteka
- Created: 8 November 2017
- Visits: 1657
- Comments: 0
- Favorites: 0
Erabat berritu dute AZPidazki tresna. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko sortu zen 2004an. Hala ere, interesaturik dagoen edonorentzat dago zabalik Sarean.
Mari Jose Lasheras Rodriguezen artikuluen bilduma liburu batean
- Didakteka
- Created: 26 October 2017
- Visits: 1348
- Comments: 0
- Favorites: 0
Mari Jose Lasheras Rodriguez gure lankide izan zen HABEn, 2000. urtetik 2013ra arte. Bere omenez, "Teknologia berrien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan" izeneko liburua kaleratu du Lasheras Rodriguez familiak, Hizpide aldizkarian argitara eman zituen artikuluen bilduma osatuz.
Irakasbilen parte hartzeko bideak
- Didakteka
- Created: 28 September 2017
- Visits: 3374
- Comments: 1
- Favorites: 1
"Irakasbil, HABEren atal berria" artikuluan zein esparru hau aurkezteko egindako azalpenetan adierazitakoari jarraikiz, bat baino gehiago dira parte hartzeko bideak. Gogora ditzagun, bada, bide batez, desiragarria litzatekeen erabiltzaile "prosumirtuatzaile" kontzeptua eta Twitter esparrua ere hor dagoela.
Iñaki Murua hizlari Euskarabidearen hasierako ekitaldi akademikoan
- Didakteka
- Created: 14 September 2017
- Visits: 1266
- Comments: 0
- Favorites: 0
Helduen euskalduntzeko ikasturte berriari ongietorria emateko eta Nafarroako euskaltegietan matrikulazio-kanpaina sustatzeko xedez, ekitaldi akademikoa antolatu du Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutuak. Irailaren 15ean izango da ekitaldia, ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pio Baroja aretoan (Nabarreria kalea, 39. zenbakia, Iruñea). Bertan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilari anderea izango da mahaiburu. “Hamaika aukera eskaintzen duen itsasoa” izeneko hitzaldia, berriz, Iñaki Muruak, HABEko Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko teknikariak, eskainiko du.
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Created: 1 September 2017
- Visits: 1347
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.
Christian Puren izango da hizlaria 17/18 ikasturtearen hasiera-ekitaldian
- Didakteka
- Created: 29 August 2017
- Visits: 1423
- Comments: 0
- Favorites: 0
Christian Puren doktorea izango da hizlaria 2017ko irailaren 15ean Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2017/18 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan. "La perspectiva accional, una nueva concepción de la relación lengua-cultura" da hitzaldiaren izenburua. Hizkuntzen irakaskuntzan ekintza komunikatiboaren ikuspegia zabaltzeko proposamen zehatza egiten du, eta testuinguru horretan, kulturak eta hizkuntzak elkarren artean duten lotura-modua azaleratzen.
Euskara-agirien baliokidetza aldatzen duen Dekretu berria
- Didakteka
- Created: 2 August 2017
- Visits: 2183
- Comments: 1
- Favorites: 0
Uztailaren 20an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 187/2017 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena.







