Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskaltegiak eta aurrez aurreko jarduera
- Didakteka
- Created: 25 May 2020
- Visits: 1591
- Comments: 1
- Favorites: 1
2020ko maiatzaren 23ko Hezkuntza sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, aurrez aurreko jarduerak eta probak arautzen dituena; eta Osasun saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzaren txostena, euskaltegietan aurrez aurreko jarduera emateko osasun-gomendioak jasotzen dituena.
"Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak" liburua (Euskaltzaindia)
- Didakteka
- Created: 18 May 2020
- Visits: 1233
- Comments: 0
- Favorites: 1
«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia egin zen 2018ko ekainaren 1ean Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Euskalgintzan esperientzia luzea duten zenbait adituk bertan egindako ekarpena irakurtzeko aukera dago orain argitalpen berri batean.
Abian da "Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean" master berria
- Didakteka
- Created: 5 May 2020
- Visits: 1273
- Comments: 0
- Favorites: 1
'Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean’ berezko master berria jarri dute abian UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Bi urteko iraupena izango du 2020ko irailean hasiko den ekimen honek. Formatu erdi-presentziala izango du eta egitura modularra du, lau aditu-tituluk osatzen baitute. Zabalik dago izena emateko epea.
Koronabirusaren oinarrizko lexikoa (Euskaltzaindia)
- Didakteka
- Created: 16 April 2020
- Visits: 1592
- Comments: 0
- Favorites: 1
Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun.
HABE Liburutegiaren zerbitzu digitalak berriz martxan
- Didakteka
- Created: 15 April 2020
- Visits: 854
- Comments: 1
- Favorites: 1
COVID-19aren eraginez, Liburutegiak bere ateak itxi egin behar izan ditu baina, egoerak ahalbidetzen duen neurrian, zerbitzuak ematen jarraitzen du.
"HABE liburutegiko gidak" bilduman zenbaki berria
- Didakteka
- Created: 18 March 2020
- Visits: 1285
- Comments: 0
- Favorites: 0
HABE Liburutegiak zenbait gida eskaintzen dizkigu hizkuntzak ikas-irakasteko dokumentuekin, HABE Liburutegiko gidak izeneko bilduman. Oraingoan, bildumako zazpigarrena plazaratu dute, HIZNET - Hizkuntza Plangintza Graduondokoan parte hartu duten ikasleen ikasturte amaierako ikerketa-lanen katalogoa, hain zuzen ere.
MoodleMoot Euskadi 2020
- Didakteka
- Created: 10 February 2020
- Visits: 1629
- Comments: 1
- Favorites: 0
Aurtengo MoodleMoot Euskadi 2020 jardunaldia ekainaren 5ean izango da Bilbon, Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Unibertsitatea da antolatzailea.
Tresna berriak eta berrituak sarean
- Didakteka
- Created: 3 February 2020
- Visits: 1121
- Comments: 0
- Favorites: 0
Egunotan euskararen inguruko tresna berriak eta berrituak ikusi ditugu Sarean. Txioen bitartez horien berri ematen badugu ere, bilduma txiki bat egiteari egoki iritzi diogu.







