ALTEren 7. nazioarteko konferentzia, 2021eko apirilean Madrilen

Argitaratua: osteguna, 2020(e)ko uztailaren 2(e)an, 12:39(e)tan
ALTE 2021 konferentzia

COVID-19ak eragindako egoera orokorra ikusita, 2020ko apirilerako antolatuta zegoen 7. nazioarteko konferentzia atzeratzea erabaki zuen ALTEk. Hala, Safeguarding the Future of Multilingual Assessment 2021eko apirilaren 28tik 30era antolatzea da oraingo aurreikuspena. Urrutiko partaidetzari buruzko asmorik ere badute. Aurrerago emango dute xehetasun gehiago.

Dena den, programa nagusiaren zertzeladak (hizlari nagusiak, hitzaldien izenburuak...) eman dituzte jakitera dagoeneko. Halaber, ekarpenetarako (komunikazioak, posterrak, tailerrak...) proposamenen laburpenak bidaltzeko epe berria ireki dute, call for abstracts deritzon prozesua hain zuzen. Hau honela, 2020ko irailaren amaiera arte egongo da zabalik horretarako aukera.  

Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - ar., 2021(e)ko abu.ren 17(e)an, 12:34(e)tan
    Bertan behera utzi zen azkenean Madrilen antolatuta zegoen ALTEren 7. nazioarteko konferentzia. Hori horrela, aurreikusitako lanak ez ziren aurrez aurre aurkeztu. Hala ere, ekarpen ugari jaso ahal izan dira eta argitalpen batean bildu: Collated Papers for the ALTE /th Internacional Conference, Madrid.
    Gainera, ALTEren webgunean badaude orain arte egindako nazioarteko konferentzia guztiei dagozkien argitalpenak.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Alte

ALTEren 7. nazioarteko konferentzia, apirilean Madrilen

Europako Hizkuntza Aztertzaileen Elkarteak (ALTE) bere 7. nazioarteko konferentzia egingo du Madrilen apirilaren 22tik 24ra Safeguarding the Future of Multilingual Assessment izenburupean.