HEOC dokumentuak akatsak?

HEOC dokumentuak akatsak?

by Aritz Larreta Bereziartua -
Number of replies: 0

Kaixo,

HEOC dokumentua aztertzen ari naiz (2021eko bertsioa), eta iruditu zait dokumentuan hainbat errata daudela, denak, gainera, estilo berekoak: "Helduen euskalduntzea mailaz maila" atalean, hainbat ataletan, "Helduen euskalduntzearen osagaiak" atalera jotzeko eskatzen du testuak. Bada, zehaztutako orrialdea eta edukiak ez datoz bat. Esango nuke 10 orrialdeko desfasea dagoela, hau da, dokumentuan 30. orrialdera jotzeko eskatzen du eta informazioa, berez, 40. orrialdean dago. Ez ditut proposamen guztiak zehatz-mehatz aztertu, baina aztertu ditudanetan, beti patroi bera errepikatzen da.

Kontuz! Akaso dokumentu zaharren batean ariko naiz, e! Ea zuek zer diozuen!

Aurki arte.

Aritz