Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak aspalditik dihardute elkarlanean kultur ondarea eta tradizioa aztertzen eta transmititzen. Hala, Euskal Herri osoan urtaroei lotuta metatu diren kultur arrastoak (kantuak, dantzak, sinesteak, janzkerak, zeremoniak, eta abar) www.urtesasoiak.com web-orrian bildu dituzte. Helburua horiek guztiak egokitu eta plazaratzea izan da, gizarteari eredu baliagarriak eta irakaskuntzarako erreferentziak eskainiz.
Hona, beraz, euskal kultura ezagutzen laguntzeko ekarpen berria, euskaltegietarako ere aski baliagarria.
