"Trebakuntza-bideo eleaniztunak bost minutuan" online saioa

"Trebakuntza-bideo eleaniztunak bost minutuan" online saioa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Elhuyarrek antolatutako mintegi-zikloaren barruan, urriaren 6an egingo da Trebakuntza-bideo eleaniztunak 5 minutuan izeneko online saioa. Mintegi honetan azalduko dute nola egokitu, azpititulatu, itzuli eta bikoiztu bideoak, edukiak hizkuntza eta publiko gehiagorengana irits daitezen.

30 minutuko saioa euskaraz izango da 09:30ean, eta gaztelaniaz 11:00etan. Prestakuntza-materialak, autoikaskuntzarako baliabideak edo dibulgazio-edukiak bideo bidez sortzen dituztenentzat interesgarria izan daiteke.

Izena emateko formularioa.