Aniztasuna eta neurodibertsitatea hizpide

Aniztasuna eta neurodibertsitatea hizpide

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Irailaren 30ean, 17:00etatik 20:00etara, Zaragozako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean egingo da I Jornada del Proyecto de Innovación – Aulas Diversas: metodologías activas y neurodiversidad jardunaldia. Neurodibertsitatea, metodologia aktiboak eta aniztasunari erantzuteko hezkuntza-estrategiak izango dira ardatz nagusiak. Jardunaldian aurrez aurre zein online parte hartu ahal izango da; online saioa fakultatearen YouTube kanalaren bidez eskainiko da. 

Programari erreparatuta, Paradigma de la neurodiversidad: repensando el autismo, el TDAH, las ACI hitzaldia emango du Ernesto Reañok, eta, ondoren, bi mahai-inguru egingo dira. Lehenengoan, aniztasunari erantzuteko esperientziak eta jardunbideak aurkeztuko dira; bigarrenean, berriz, hezkuntzan aniztasunak planteatzen dituen erronka nagusiak izango dira hizpide. Mahai-inguruak joan den astean gurekin izandako Mamen Hornok koordinatuko ditu. Jardunaldiak aukera emango du hezkuntza inklusiboari, irisgarritasunari eta neurodibertsitateari lotutako ikuspegiak eta praktika interesgarriak ezagutzeko.

Aulas Diversas: metodologías activas y neurodiversidad.