Hamabigarren aldiz antolatu dute "Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza-ikastaroa" Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk. Urriaren 2tik azaroaren 27ra egingo da Donostian, eta irailaren 17ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.
Informazio zabalagoa Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.
