ItzuliDesktop: euskararekin lan egiteko itzulpen‑tresna arina

ItzuliDesktop: euskararekin lan egiteko itzulpen‑tresna arina

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

ItzuliDesktop Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen itzulpen‑tresna da, ordenagailuan bertan testuak azkar eta erraz itzultzeko aukera ematen duena, nabigatzailea edo bestelako aplikaziorik ireki beharrik gabe. Tresna honek Itzuli itzultzaile neuronala erabiltzen du; hala, hizkuntzen arteko zenbait aukera ematen ditu. Bereziki erabilgarria da eguneroko lanean testu laburrak, dokumentu‑zatiak edo mezuak modu arin eta integratuan itzultzeko.

Itzuli proiektu orokorraren baitakoa du Tresnarekin batera, bideo‑tutorial bat ere eskuragarri dago, instalazioa eta erabilera‑aukera nagusiak pausoz pauso azaltzen dituena, lehen aldiz erabiltzen dutenentzat lagungarria izan dadin nagusiki.

Gogoan izan baliabide gehiago dagoela Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren webgunean: euskararen tresnak.

Itzuli