Perpausak arintzeko bideak

Perpausak arintzeko bideak

Alex Mungia -
Erantzun kopurua: 0

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà itzultzaileak testuak arintzen dituzten aukera batzuk gogorarazi ditu (2026.03.27) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkartearen (EIZIEren) 31 ESKUTIK blogean:

Zehazki, azken urteotan euskaraz ugaltzen ari diren hiru joera oroitarazten ditu:

  1. Alferreko erlatiboak neurrigabe erabiltzea.
  2. Moduzko adberbioak eratzeko derrigor -ki atzizkia baliatzea.
  3. Eta izugarri zabaldu den pertsonamania.

Sarrera horretan, dagozkion azalpenak emateaz gain, adibide zehatzak eskaintzen ditu joera horien erakusgarri, baita perpaus horiek formaz arintzeko moduak ere.