Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà itzultzaileak testuak arintzen dituzten aukera batzuk gogorarazi ditu (2026.03.27) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkartearen (EIZIEren) 31 ESKUTIK blogean:
Zehazki, azken urteotan euskaraz ugaltzen ari diren hiru joera oroitarazten ditu:
- Alferreko erlatiboak neurrigabe erabiltzea.
- Moduzko adberbioak eratzeko derrigor -ki atzizkia baliatzea.
- Eta izugarri zabaldu den pertsonamania.
Sarrera horretan, dagozkion azalpenak emateaz gain, adibide zehatzak eskaintzen ditu joera horien erakusgarri, baita perpaus horiek formaz arintzeko moduak ere.