Euskararen Plan Estrategikoa, erabilera indartzeko plan berria

Euskararen Plan Estrategikoa, erabilera indartzeko plan berria

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Plan Estrategikoa onartu du; helburu nagusia: eguneroko bizitzan euskararen erabilera handitzea. Planak abiapuntu argia du: ezagutza mailak gora egin duen arren, erronka nagusia erabileran dago, eta horri erantzuteko jauzi kualitatiboa bultzatu nahi da.

Planak lau ardatz nagusi lantzen ditu —ezagutza, erabilera, prestigioa eta datuak— eta gizarteko hainbat eremutan eragitea aurreikusten du (hezkuntza, aisialdia, lan‑mundua, ingurune digitala, aniztasuna…). Helburua da euskararen presentzia eta erabilera errealerako baldintzak indartzea, politika publikoetan zeharkako ikuspegia txertatuz.

Albistea Irekia webgunean: «Bengoetxea lehendakariordea: “Planak euskararen ezagutza, erabilera, prestigioa eta datuetan oinarritutako politika publikoak indartuko ditu”»