"Wikipediatik ikasgelara": irakasleentzako baliabideen katalogo eta gida

"Wikipediatik ikasgelara": irakasleentzako baliabideen katalogo eta gida

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Euskarazko Wikipedia kudeatzen duen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Wikipediatik ikasgelara liburuxka argitaratu duela jakin dugu Sustaturen bidez. Irakasleentzako hezkuntza-baliabide irekien katalogo eta gida bat da. 

Katalogoan, besteak beste, baliabide hauek daude: Txikipedia (gazteentzako entziklopedia), Ikusgela proiektuaren emaitzak (bideo pedagogiko libreak), Wikikasi (Wikipedia erabiltzen duten ikas-egoerak) eta Euskal Herriko historia 100 objektutan ekimena.

Euskarazko Wikipediak Hezkuntza ataria ere badu.