Euskarazko Wikipedia kudeatzen duen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Wikipediatik ikasgelara liburuxka argitaratu duela jakin dugu Sustaturen bidez. Irakasleentzako hezkuntza-baliabide irekien katalogo eta gida bat da.
Katalogoan, besteak beste, baliabide hauek daude: Txikipedia (gazteentzako entziklopedia), Ikusgela proiektuaren emaitzak (bideo pedagogiko libreak), Wikikasi (Wikipedia erabiltzen duten ikas-egoerak) eta Euskal Herriko historia 100 objektutan ekimena.
Euskarazko Wikipediak Hezkuntza ataria ere badu.