Adimen artifizialari buruzko ikerketa baterako irakasle bila dabil Cassany

Adimen artifizialari buruzko ikerketa baterako irakasle bila dabil Cassany

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 1

Sarean iragarri duenez, hizkuntza-irakasle bila dabil Daniel Cassany adimen artifizialari buruzko ikerketa baterako. 

Zein hizkuntza irakasten den ez da funtsezkoa; baldintza da 10 audio edo bideo baino gehiago sortu izana AA baliatuta, gutxienez horrelako bi tresna edo app erabilita.


Animatzen bazara, jar zaitez Cassanyrekin berarekin harremanetan; daniel.cassany AT upf.edu da bere helbide elektronikoa.

Iñaki Murua(e)ri erantzunda

Er: Adimen artifizialari buruzko ikerketa baterako irakasle bila dabil Cassany

Iñaki Murua -
Baten batek galdetu dit Daniel Cassanyren helbidea zuzen dagoen. Badaezpara ere, robotek ez hautemateko (edo horrelakoak zailtzeko behintzat), at jarri dut, @ jarri ordez.