Nola bizi duzu euskara mundu digitalean? Galdetegi bat prestatu du HiTZ zentroak euskalkiak, kode-alternantzia eta hizkuntza-teknologiak egunerokoan nola uztartzen ditugun ezagutzeko.
Erantzunetan oinarrituta, euskararentzat teknologia hobeak eta erabilgarriagoak eraiki nahi dituzte. Inkestan parte hartzeko, beharrezkoa da euskaraz jakitea. 20 minutu inguru behar dira galdetegia betetzeko.