Plena inclusión elkarteak "Komunitateak lotuz, inklusioa ehunduz. Irisgarritasun kognitiboa sustatzeko metodologia berritzaileak" online mintegia antolatu du.
Mintegi honen helburua da "Komunitate irisgarriak eraikitzen
ditugu" proiektuaren pilotajearen emaitzak eta ondorioak partekatzea.
Proiektu honetan, komunitateetako eragileekin batera lan egin dute, pertsona guztiek erabiltzeko errazagoak diren auzoak
eta komunitateak sortzeko, betiere komunitateak garatzeko metodologietatik eta
irisgarritasun kognitibotik abiatuta.
Mintegi honetan, proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta lurralde bakoitzean izandako esperientziak azaltzeko eta
ikasitakoa partekatzeko aukera izango da.
Saio hau Espainiako Plena inclusión elkartea osatzen duten erakundeei, hirugarren sektoreko
erakundeei, administrazio publikoei, enpresei eta, oro har,
gizarte osoari zuzenduta dago.
Noiz: 2025eko abenduaren 4an burutuko da (osteguna), 12:00etatik 13:30era, dohainik.