"Komunitateak lotuz, inklusioa ehunduz. Irisgarritasun kognitiboa sustatzeko metodologia berritzaileak" online mintegia

"Komunitateak lotuz, inklusioa ehunduz. Irisgarritasun kognitiboa sustatzeko metodologia berritzaileak" online mintegia

by Alex Mungia -
Number of replies: 2



Mintegi honen helburua da "Komunitate irisgarriak eraikitzen ditugu" proiektuaren pilotajearen emaitzak eta ondorioak partekatzea.

Proiektu honetan, komunitateetako eragileekin batera lan egin dute, pertsona guztiek erabiltzeko errazagoak diren auzoak eta komunitateak sortzeko, betiere komunitateak garatzeko metodologietatik eta irisgarritasun kognitibotik abiatuta. 

Mintegi honetan, proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte, eta  lurralde bakoitzean izandako esperientziak azaltzeko eta ikasitakoa partekatzeko aukera izango da.

Saio hau Espainiako Plena inclusión elkartea osatzen duten erakundeei, hirugarren sektoreko erakundeei, administrazio publikoei, enpresei eta, oro har, gizarte osoari zuzenduta dago.


Noiz: 2025eko abenduaren 4an burutuko da (osteguna), 12:00etatik 13:30era, dohainik.










In reply to Alex Mungia

Er: "Komunitateak lotuz, inklusioa ehunduz. Irisgarritasun kognitiboa sustatzeko metodologia berritzaileak" online mintegia

by ana markaida -
Zer egin behar dut izena enateko?
In reply to ana markaida

Er: "Komunitateak lotuz, inklusioa ehunduz. Irisgarritasun kognitiboa sustatzeko metodologia berritzaileak" online mintegia

by Esther Isasa Gaskue -
Kaixo, Ana:
Ni mezuan bertan dagoen estekan sartu naiz eta bertan ireki zait inprimakia
Datuak bete eta kito! (Oharra: Erne! "España" herrialdeen zerrendako lehen postuan dago, nahiz eta beste herrialdeak alfabetikoki ageri diren)
Ondo izan.
Esther