Motibazioa eskolan: Juan Fernándezen blog-sarrera

Motibazioa eskolan: Juan Fernándezen blog-sarrera

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Del “debo” al “quiero”: una breve guía sobre la motivación en el aula" blog-sarrera idatzi du Juan Fernándezek.

Dioenez, motibazio "estrintsekoa" eta "intrintsekoa" kontrajartzea baino (estrintsekoa beti ona bailitzan), ikerketek iradokitzen dutenaren arabera, motiboak barneratzeko continuum gisa ulertu behar da motibazioa, kanpoko erregulaziotik eta introiekziotik hasita, identifikatu eta integraturaino. Hala, Fernándezen iritziz, garrantzitsuena ez da motiboaren abiapuntua zein den, baizik eta nola barneratzen den autonomoago bihurtzeko. Eskolan lau eszenatoki azaltzen ditu ("ezin dut" "egokitzen zaidalako egiten dut", "egiten ez badut, gaizki nago" eta "zentzua du/ interesatzen zait") eta motibazioa barneratzeko biderako proposamen batzuk ere egiten ditu.