GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

de Iñaki Murua -
Número de respuestas: 4

Aurrekoan batean adierazi genuen legez, GIELEren VII. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dira, 2026ko otsailaren 6an eta 7an, Instituto Cervantesen laguntzarekin. Une honetan, proposamenak aurkezteko epea ireki dute; formulario bat prestatu dute horretarako. Abenduaren 1ean bukatuko da.

Hortaz aparte, VI. Jardunaldietan hasitako proiektua (hizkuntzen ebaluaziorako jardunbide egokien gida bat osatzea) bukatu nahi dute. Horretarako, partaideen lankidetza izatea espero dute, funtsezko bost esparru aintzat hartuta: 

  • itemak / zehaztapenak idaztea;
  • ebaluatzaileen prestakuntza / irizpideen estandarizazioa;
  • estandarrak finkatzea / EEMBarekin ainguratzea;
  • ebaluazioa eskolan;
  • aniztasunari erantzutea / egokitzapenak.
Izan ere, bigarren eguneko tarte batean aipatutako gida hori komentatzeko eta zehazteko asmoa dago. 

En respuesta a Iñaki Murua

Er: GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

de Iñaki Murua -
Iragarri genuen legez, otsailaren 6an eta 7an izan dira GIELEk antolatuko VII. Jardunaldiak: "Buenas prácticas en la evaluación de lenguas". Hizlariek erabilitako aurkezpenak webgunean jarriko dituztela iragarri zuten: halaber, hurrengoak Murtzian izango direla jakinarazi zen.

Jardunaldian, jardunbide egokien gida ere landu zen. Oraingoz, zirroborroa da eskura dagoena.

Halaber, aipatzekoa da HABEk izan zuela partaidetzarik: "Fijación de puntos de corte en las pruebas de certificación de la competencia comunicativa en euskera. Un enfoque integrador" komunikazioa aurkeztu zuten EHUko Paula Elosuak eta HABEko Ebaluazioa eta Egiaztatzerako arloko buru den Natxo Mosteirok.