GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

by Iñaki Murua -
Number of replies: 2

Aurrekoan batean adierazi genuen legez, GIELEren VII. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dira, 2026ko otsailaren 6an eta 7an, Instituto Cervantesen laguntzarekin. Une honetan, proposamenak aurkezteko epea ireki dute; formulario bat prestatu dute horretarako. Abenduaren 1ean bukatuko da.

Hortaz aparte, VI. Jardunaldietan hasitako proiektua (hizkuntzen ebaluaziorako jardunbide egokien gida bat osatzea) bukatu nahi dute. Horretarako, partaideen lankidetza izatea espero dute, funtsezko bost esparru aintzat hartuta: 

  • itemak / zehaztapenak idaztea;
  • ebaluatzaileen prestakuntza / irizpideen estandarizazioa;
  • estandarrak finkatzea / EEMBarekin ainguratzea;
  • ebaluazioa eskolan;
  • aniztasunari erantzutea / egokitzapenak.
Izan ere, bigarren eguneko tarte batean aipatutako gida hori komentatzeko eta zehazteko asmoa dago. 

In reply to Iñaki Murua

Er: GIELEren VII. Jardunaldiak 2026ko otsailean

by Iñaki Murua -
Gidaren lehendabiziko bertsioa prestatutako duten lantaldeetan parte hartu nahi bada, beste formulario bat prestatu dute izena emateko. Horretarako epea, urriaren 31.