Ba al du dislexiak eraginik ahozko ekoizpenean?

Ba al du dislexiak eraginik ahozko ekoizpenean?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Hala gertatzen dela adierazi du Uxue Pérez Litago adituak The Conversation webgunean argitaratu den sarrera batean: "La influencia de la dislexia en el aprendizaje del inglés: un hallazgo inesperado"

Izan ere, eta sarrera horretan aipatzen den ikerketa batean ondorioztatukoari jarraikiz, dislexia duten heldu gazteek irakurmenean eta idazmenean gaitasun txikiagoa izateaz gain, ahozko ekoizpenean ere badu eraginik, nahiz eta usteak bestelakoak izan. Pérez Litagoak azaldu duenez, irudi bati buruz hitz egitean, dislexiarik ez zuten petsonekin alderatuta, erabilitako lexikoa ez zen hain aberatsa, akats gehiago egiten zituzten eta esaldi sinpleagoak ekoizten zituzten; idatzizko ekoizpenetan, aldiz, ez zen horrelakorik jazo. Kontraesankorra dela iruditu daitekeen arren, fenomeno hori bat dator dislexia duten pertsonen berezitasun neuropsikogikoekin. Proposamenen bat ere badago testuan, hala nola denbora luzeagoa eskaintzea edo bat-bateko erantzuna eskatzen duten jarduerak saihestea. 

Erreferentziak

Pérez Litago, U. (2025, ekainaren 11). La inluencia de la dislexia en el aprendizaje del inglés: un hallazgo inesperado. The Conversationhttps://theconversation.com/la-influencia-de-la-dislexia-en-el-aprendizaje-del-ingles-un-hallazgo-inesperado-257936

Pérez-Litago, U., Rojas-Guerra, J.M., Martínez-García, C.  eta Suárez-Coalla, P. (2025). Language skills of adults with dyslexia in English as a foreign language: proposal of a language spontaneity deficit hypothesis. Annals. of Dyslexia. https://doi.org/10.1007/s11881-025-00326-1