Euskarari buruzko 2024ko bibliografia hautatua argitaratu du HABE Liburutegiak

Euskarari buruzko 2024ko bibliografia hautatua argitaratu du HABE Liburutegiak

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Euskarari buruzko 2024ko bibliografia hautatua argitaratu du HABE Liburutegiak. 2017tik datorren ekimena da. Hala, badute Gidak orrialdea webgunean; 13a da oraingoa.

Albistean diotenez, Liburutegiak egindako aukeraketa baten emaitza da gida, duen espezializazio-eremua aintzat hartuta. Den-denak dira 2024an plazaratutako lanak (liburuak, liburuetako atalak, artikuluak...). Honako hauek daude gidan:

  • euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • euskararen alderdi didaktikoak edota psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • Euskal Herriko hezkuntza-ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen erreferentziak;
  • euskara ikasteko materialak.

Euskarari buruzko 2024ko bibliografia hautatua