2024ko uztailean eman genuen foro honetan bertan Noeren ontziaren berri. Irautea eta zabaltzea merezi duten testuak jasotzen dira webgune horretan; halaber, DBH eta Batxilergoko ikasleak gogoan hartuta diseinutako esparrua den arren, besteak beste euskaltegientzat ere baliagarri izan nahiko luke.
Oraingo honetan, hirurogeita hamar testu kargatu direla jakinarazi du Euskaltzaindiak. Migrazio-mugimenduei buruzkoek osatzen dute blokerik handiena: Amerikara edo Australiara emigratutako euskaldunenak edo haiei buruzkoak; XX. mendearen lehen erditik hona Euskal Herrira immigratu dutenenak edo haiei buruzkoak. Bestelako gaiei ingurukoak ere kargatu dira. Ohiko testuez gain, tira komikoak eta elkarrizketak ere badaude.
