Didaktika-foroa

Euskaltzaindiaren webguneko atari berria: Noeren ontzia

Euskaltzaindiaren webguneko atari berria: Noeren ontzia

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 2

Euskaltzaindiaren webguneko atari berria da Noeren ontzia, eta bertan bildutako testuek aukera ematen diote irakasleari edukia ikasleekin lantzeko. Helburu didaktikoetarako balia daitezkeen idazki-mota asko daude, genero guztietakoak: elkarrizketak, testigantzak, gutunak, bando-, panfleto- edo mitin-zatiak edota prentsa-artikuluak.

Garaiak eta euskalkiak hautatu eta zazpi ataletan egituratu da atari berria:

  1. Historia
  2. Herri-kultura
  3. Hizkuntza
  4. Literatura
  5. Ahozko literatura
  6. Gaurko gizartea
  7. Abestiak

Tresna baliagarria izan daiteke, besteak beste, euskaltegi zein hizkuntza-eskola eta ikasmaterialak prestatzen diharduten ikastetxe eta erakundeentzat. Azken batean, euskal kultura irakasteko erreminta-kutxa bat da, era guztietako tresnak dituena: irakurgaiak, bideoklipak, audioak, dokumentalak eta abar. Hortaz, testu asko multimodalak dira, baliagarriak hizkuntza-ikasgelan gai bat hartuz programatutako eduki bat lantzeko.
Esate baterako, abestien ataleko Agur Xiberua kantua hartuta, euskalkiak eta euskara batua azter daitezke, zuberotarrez eta euskara batuan idatzita baitago abesti hori. Bestalde, kantu horren historia irakurtzeaz gain, kantu horren bertsio desberdinak —tradizionala eta modernoa— entzun daitezke, eta entzun bitartean, ezagutzen ez ditugun hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsultatu ere bai, hitz batzuk estekaturik baitaude.

Ikasgelan aplikatzeko hamaika ideia eman diezaguke Euskaltzaindiaren atari horrek, eta onena litzateke norbera murgiltzea euskal kulturaren itsaso zabal horretan Noeren ontzian sartuta.


In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Euskaltzaindiaren webguneko atari berria: Noeren ontzia

by Iñaki Murua -