Etxepare Euskal Institutuak aurten antolatutako Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV: Nola kontatzen dugu euskara? ikastaroa uztailaren 9an egingo da, goizez, Donostian, eta online parte hartzeko aukera ere izango da.
Ikastaroaren helburuak
- Euskara nazioarteko eta testuinguru eleaniztunetan nola kontatzen den aztertzea.
- Euskararen esparruan sortu diren lanerako eta gogoetarako bide berriak ezagutzea.
- Etorkizunera begira euskarak dituen erronken berri izatea.
- Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakasleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortzea.
Norentzat?
Ikastaroa interesa duen publiko orokorrarentzat da, baina bereziki euskara kanpoan irakasten duten profesionalentzat edo asmoa dutenentzat.
Ikastaro hau aukera paregabea da euskara eta euskal kultura nola aurkezten eta irakasten den sakonago ulertzeko, eta zure irakaskuntza-praktikak aberasteko.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko hemen.