Adimen artifizialari buruzko MOOC/NOOC erako bi ikastaro erdaraz 

Adimen artifizialari buruzko MOOC/NOOC erako bi ikastaro erdaraz 

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Hezkuntzan adimen artifiziala gaia lantzen duten MOOC/NOOC erako bi ikastaroren berri izan dugu. Hau da, biak dira doakoak, online eta pertsona guztiei zuzendutakoak; laburrak dira gainera: hiru ordu ingurukoak. 

Lehenengoa, Aproximación a la IA, INTEFek (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y Formación del Profesorado) antolatu du edozein mailatako irakasleei begira eta gaztelaniaz izango da, maiatzaren 7tik 16ra. Mª del Mar Sánchez Verak prestatu du. 

 Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado (INTEF)

Bigarrena, aldiz, frantsesez izango da eta France Université Numerique-k antolatu du: Intelligence artificielle pour et par les enseignants. 2025eko abenduaren 31a arte egongo da eskura. 

 FUN MOOC

Bi ikastaroak baliagarriak izan daitezke irakasle eta prestakuntzaren arloko profesionalentzat, teknologia berriek dakartzaten erronkak eta aukerak sakonago ezagutzeko.