10 orduko bi online ikastaro antolatu ditu UEUk datozen asteetarako. Berez, doktoretza egiten edo ikerketa-munduan ari direnei zuzenduta daude, baina biak daude testuak euskaraz zuzen ekoiztearekin lotuta, eta horretarako erabil daitezkeen baliabide digitalekin edota irizpideekin.
UEUren Ikasgela Birtualaren bidez egingo dira, Oraindik badago matrikula egiteko aukerarik; 60€ da bakoitzaren prezio orokorra.
- "Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak"
- Irakaslea: Uxoa Iñurrieta Urmeneta.
- Noiz: maiatzaren 22tik ekainaren 4ra.
- "Euskarazko komunikazioa akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna"
- Irakaslea: Ander Altuna Gabiola.
- Noiz: ekainaren 5etik 18ra.