Isiltasuna baliabide didaktiko gisa eskolan

Isiltasuna baliabide didaktiko gisa eskolan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Usar el silencio como recurso didáctico en la clase de español" sarrera argitaratu berri dute Un blog para profesores de español-en; Francisco Herrerak idatzi du.

Herrerak dioenez, isiltasuna deserosotzat jo ohi da, eta espazio hori lehenbailehen betetzen saiatzen gara. Baina, saihestui beharrean, modu kontzientean baliabide didaktiko gisa erabiliko bagenu?

Bost atal ditu sarrerak:

  • Isiltasunaren hautemate negatiboarekin haustea.
  • ELE eskolan dauden isiltasun-motak.
  • Zergatik txertatu isiltasuna eskolan.
  • Isiltasuna eskolan erabiltzeko estrategiak.
  • Nola txertatu isiltasuna eskolan traba egin gabe.

Paulo Freireren hitz batzuk ekarri ditu gogora bukaeran: isiltasuna ez da pasibotasuna, ekintza-modu bat baizik.


Erreferentzia bibliografikoa

Herrera, F. (2025, maiatzaren 7a). Usar el silencio como recurso didáctico en la clase de español. Un blog para profesores de español. https://formacionele.com/usar-el-silencio-como-recurso-didactico-en-la-clase-de-espanol/