Atzeralikadura adimen artifiziala ere baliatuta

Atzeralikadura adimen artifiziala ere baliatuta

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Maite Lama Yébenes-en bitartez izan dugu "Pedagogical Framework for hybrid intelligent feedback" artikuluaren berri eta berak egindako laburpenari erreparatuko diogu. Hona hemen hark idatzitakoaren itzulpena.

Banihashem et al.-ek idatzitako artikuluaren abiapuntua honako ideia hau da: orain arte ikasleek atzeraelikadura irakasleengandik, parekoengandik eta autoebaluaziotik jaso dute eta marko pedagogikoa behar da adimen artifiziala ekuazio horretan txertatzeko.

3 ikuspegi desberdin planteatu dituzte:

  • Giza lidergoa, adimen artifizial sortzailearen laguntzarekin: irakasleak ematen du atzeraelikadura eta AAk osatu egiten du.
  • Atzeraelikadura moldagarria pertsonaren eta adimen sortzailearen artean: zereginaren arabera rolak aldatzen dituzte biek.
  • Adimen artifizial sortzailearen lidergoa, pertsonak aberastuta: AAk sortzen du atzeraelikadura eta gizakiak berrikusi egiten du.

Erreferentzia bibliografikoa:

Banihashem, S, K., Noroozi, O., Khosravi, H., Schun, C. D. eta Drachsler, H. (2025). Pedagogical Framework for hybrid intelligent feedback. Innovations in Education and Teaching International. https://doi.org/10.1080/14703297.2025.2499174