Gorroto al diezu errubrikei?

Gorroto al diezu errubrikei?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"No maten al mensajero: razones para no odiar las rúbricas" sarrera argitaratu zuen Juan Fernándezek Investigación docente blogean 2023ko abenduan. Errubriken erabileraren inguruko hausnarketa eta bere esperientzia plazaratu zituen; zioenez, zabalduta daude ebaluazioaren eremuan baina inoiz Exceleko orrialde itzelak betetzera behartzen ditu irakasleak, "tortura ebaluatzailea" bailitzan.

Brookhart-en definiziotik abiatu zen eta errubriken funtsezko osagaiei eta funtzioei erreparatu zien; hala, errubrika formatibo eta sumatiboen arteko bereizketa ere aipatu zuen eta produktu bati edo prozesu bati erreparatzen dioten. Hortaz aparte, eta arestian esandakoari jarraikiz, bere esperientziaren berri eman zuen: nola egiten zituen eta sumatzen ztuen akats nagusiak.

Fernándezek egin ohi duen legez. zenbait erreferentzia eta esteka jartzen dizkigu eskura gaian sakontzeko, bai sarrera zehatz horretan, bai blogean oro har. 

Laburbilduz, testu interesgarria errubrikez eta horien erabilerez hausnartzeko.


Erreferentzia bibliografikoa:

 Fernández, J.  (2023, abenduaren 23a). No maten al mensajero: razones para no odiar las rúbricas. Investigación docente.  https://investigaciondocente.com/2023/12/23/no-maten-al-mensajero-razones-para-no-odiar-las-rubricas/