The
Importance of High-Quality Language Assessment – an ALTE Perspective web-mintegia antolatu du ALTEk (Association of Language Testers in Europe). Maiatzaren 20an izango da, 14etatik 15etara (Europa Erdialdeko orduan). Microsoft Teams bidez. ALTEren osoko kide ere bada egun HABE.
Honako hau aztertuko da ekitaldian: zergatik den funtsezkoa hizkuntza-proba baliozko, zuzen eta fidagarriak egitea, baina hezkuntza-sistementzat, bai immigrazio-agintarientzat, bai lanbide-kualifikazioaz arduratzen diren erakundeentzat, bai goi-mailako hezkuntza-erakundeentzat. Halaber, ALTE Q-Mark delakoaren balioa azpimarratuko da; izan ere, konfiantzaren eta kalitatearen ikurra da hizkuntza-ebaluazioan, Europa osoan ez ezik, munduan ere onartua.
Parte hartzeko arrazoietako batzuk:
- Ulertzea goi-mailako ebaluazioen inpaktua eta kalitate txikiko ebaluazioak zer diren.
- Ikastea ALTEk nola laguntzen duen zuzentasuna eta konfiantza bermatzen.
- Landutako gutxieneko 18 estandarren berri izatea.
Izena eman behar da: https://www.alte.org/event-6156107. Ekitaldirako esteka hasi aurretik bidaliko da.
.jpeg)
ALTEri buruz gehiago jakiteko:
ALTE. (2020). ALTE Jokabide egokien printzipioak (Hitzurun, itz.). HABE. (Jatorrizkoa, 2020an argitaratua). https://doi.org/10.54512/ALTE_JEP-2020