Didaktika-foroa

Jendaurreko komunikazioa hobetzeko webgune berri bat: jendaurrean.eus

Jendaurreko komunikazioa hobetzeko webgune berri bat: jendaurrean.eus

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Soziolinguistika Klusterrak webgune zabala sortu du: www.jendaurrean.eus, Jendaurrean Erabili proiektuaren barruan jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto eta eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko.

Formakuntza atalean, prestakuntza-material interesgarria aurki daiteke; esate baterako: Jendaurrean hizlari, Eledunak trebatzen edo Nola gainditu jendaurrean hitz egiteko beldurra eta hizlari ona izatea.  

Bestalde, euskara ikasteko baliabideen atarian, helduen euskalduntzeari buruzko oinarrizko informazioa ere biltzen da: ikastaroak, euskaltegi-sarea, autoikaskuntza, dirulaguntzak, etab. 



Jendaurrean.eus webgunean, beraz, informazio aberatsa eta praktikoa topa liteke euskararen erabilera sustatzeko, baita zenbait gida eta baliabide ere: barne-bilerak bideratzeko, ekitaldiak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak, webguneak, etab.