Didaktika-foroa

Gramatika irakasteak arauak buruz ikastetik harago joan behar du

Gramatika irakasteak arauak buruz ikastetik harago joan behar du

by Ana Labaka -
Number of replies: 0

Gaztelania irakasten duten irakasleentzako blog honetan hizkuntza-irakasleak gramatika irakasten duenean kontuan izan behar dituen alderdiei buruz hausnartzen da. Ideia orokorra honakoa da: gramatika, zalantzarik gabe, funtsezkoa da hizkuntza bat ikasteko, baina gramatika irakasteak arauak buruz ikastetik harago joan behar du. Azken finean, hizkuntza-irakaslearen helburua da hizkuntza hori erabiliz ikasleak eroso eta seguru sentitzea. Horretarako, ikasleek hizkuntzaren egiturak ulertu, eta malgutasunez eta sormenez aplikatu behar dituzte.