Inteligencia artificial y educación. Retos y oportunidades en España txostena plazaratu du Oficina C (Oficina de Ciencia y Tecnología del Congreso de los Diputados) delakoak, Creative Commons lizentziapean.
Adimen artifizialak ikasleentzat eta irakasleentzat dituen aukerak azaltzen dira. Halaber, hezkuntzan AAren erabilerak izan ditzakeen arriskuei ere erreparatzen zaie. Hezkuntza-sisteman AA nola txertatu da landutako azken atala.
Laburra eta argia da; aldi berean, zenbait adituren iritzietan eta bibliografia oparoan oinarritua dago. Gainera, laburpenaz eta indar-ideiez gain, infografia bat ere badago.