Didaktika-foroa

Gau Beltza/Halloween IHES-GELA

Er: Gau Beltza/Halloween IHES-GELA

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0
Lan ederra, Marga... bejondeizuela!

"Euskaldun zaharrek uste zutenez, ortzadarreko bidea zen hartu beharreko xendra, ama-lurra eta ilargia uztartzen zituena. Urriaren bukaera zen beraz, garairik egokiena, gogoek bide hori har zezaten. Uzten amaiera aldi horretan, hainbat jai eta usadio ziren, bai Euskal Herrian eta bai Europa zahar osoan. Urriaren bukaerako egun erritualetan familiaren gogoei dei egiten zieten, bide zuzenetik abia zitezen. Bide horretako bazterretan ezkutaturik ziren indar ezkorrak uxatzeko ere, hainbat errito egiten zuten. Izpiritu gaiztoengandik babesteko mozorro eta arropa zaharrez janzten ziren, horrela jantzirik, izpiritu txar baten itxura harturik, ezagutuko ez zituztelakoan eta min eginen ez zietelakoan."

Gaur egun, deus gutxi gelditzen zaigu uzten bukaerarekin loturiko festa horietatik. Urriaren 28an, San Ximun eta San Juda izeneko eguna oroitzen dugu urtero, horixe baita kristauek egun honi ipini zioten izena:

San Ximun eta San Juda,
joan zen uda eta negua heldu da.

Halloween izeneko jai amerikarra zabaltzen ari da gaurko euskal gizarte materialista-kontsumista honetan, baina guk badugu gure jaia, Gau Beltza edo Arimen Gaua deitu izan duguna, beti urriaren 31aren inguruan ospatzen zena, eta, gaur egun, Euskal Herriko herri askotan berpizten ari dena. 

Iturria: Joseba Aurkenerena