Miren Ibarluzeak "Itzulpen-estrategia pedagogikoak euskal irakaskuntzaren ardatzekin bat" artikulua idatzi du azken Euskera ikerketa-zenbakian. Haren hitzetan, hezkuntza eleaniztunaren ikuspegiaren arabera, itzulpena estrategia pedagogiko egokia da ikasleen eleaniztasuna kudeatu, baliatu eta balioesteko.
Translanguaging1 eta Hizkuntza Trataera Bateratuaren oinarriak gogoratu eta itzulpen-ariketa pedagogikoei buruzko lanak kontuan hartuta, itzulpen-estrategien sailkapen bat proposatu du unean uneko eskola-testuinguruan baliatzeko. Sailkapen hori bi multzo handitan egin du:
- Azken ekoizpentzat itzulpen bat egitea xede duten sekuentziak edo proiektuak, esate baterako, bideoklip baterako azpidatziak sortzeko elkarlaneko proiektua.
- Itzulpenarekin lotutako teknikak eta jarduerak bestelako sekuentziaren baitan, hala nola itzulpena erabili ulermena bermatzeko estrategia gisa.

Oharra1: Irakasbilen jada argitaratu zen Translanguaging pedagogikoari buruzko sarrera bat.