Adimen artifizial sortzailea irakasleen garapen profesionalerako?

Adimen artifizial sortzailea irakasleen garapen profesionalerako?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Can you use GenAI as a tool for teacher development?" sarrera argitaratu dute World of better learning blogean. 

Izan ere, bizitzaren esparru guztietan pil-pilean dago adimen artifizial sortzailea eta hezkuntza ez da salbuespena. Testuan esaten denez, nolabaiteko eszeptizismoa egon arren, Cambridge International-ek egindako ikerketa baten arabera, parte hartu duten irakasleen % 76k AArekiko sentimendu positiboa adierazi dute. Hala, kezka eta zalantza gehienak erabilera seguruaren eta egokiaren ingurukoak dira.

Dena den, irakasleen eremuan egin ohi diren proposamenik gehienak irakaskuntzarekin zuzenean lotutakoak izan dira, hala nola eskolak planifikatzea, materialak sortu edota egokitzea.... Sarrera honetan, berriz, garapen profesionalari erreparatu diote eta irakaskuntza gogoetatsuan izan dezakeen erabilera aztertu dute, adibide zehatz bat emanez, baita aintzat hartu beharreko zenbait alderdi ere (jarduera bakarka egin ala beste pertsona batzuekin partekatzea, ikuspegi kritikoa, datu pertsonalen erabilera....).