"Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak" izeneko ikastaroa antolatu dute 4. aldiz UNED Bergarak, Asmoz fundazioarekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
15 ordukoa da eta online (sei saio sinkrono, azarotik abendura ostiraletan). Joxerra Garzia Garmendia izango da irakaslea.
Ahoz eta idatziz komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duen edonor izan daiteke partaide. Baina ez da hizkuntza-ikastaroa, komunikazio-estrategiei buruzkoa baizik. Bestalde, ikastaroan landuko diren jarrera eta gaitasunak euskaran ez ezik, beste edozein hizkuntzatan ere baliatzeko modukoak dira.