Irakasbil-foroa

Planifikatu edo inprobisatu?

Planifikatu edo inprobisatu?

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Ikasturte hasiera egitasmoak egiteko garaia da hezkuntza-erakundeetan; batzuetan, indarrean dagoen araudiak ere eskatzen du halakorik. Ohikoa da, halaber, zertarako planifikatu galdera, ea beharrezkoa ote den horretan indarra jartzea... 

Horren harira, Julen Iturbe-Ormaetxek idatzitako "Planificar para improvisar" blog-sarrera irakurri dugu. Planifikatu edo pentsatu, hark nahiago duen bezala; pentsatu, etorriko diren ezustekoei ahalik eta egokien erantzuteko, ahal den neurrian behintzat. 

PDCA zikloa ere aipatu du testuan. Ez da oraingoa, jakina. Are, 1998an Hizpide aldizkariaren 42. zenbakian argitaratutako "Ebaluazioaren alfabetoa" artikuluan azaldu zen:

Zikloa. Etengabe hobetzea. Horretara dator ebaluazioa; horrexetara, hain zuzen, gaur egun gizartean ezagun bilakatu den konstruktoa: PDCA (ingelesezko hitzak: planifikatu, egin, txekeatu eta ondorioak atera, berriz ere planifikatzeko). Sena edo ikuspegi zientifikoa. Baina aurrera zentzuz egiteko bidea.