Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean deritzon espezializazio-diplomaren prestakuntza-egitasmoan parte hartzeko aurrematrikulazio-epea irekita dago.
UZEI eta VICOMTECH erakundeen kolaborazioarekin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak elkarrekin antolatu dute, eta espezializazio-diplomaren helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.
Webgunean informazio gehiago aurkituko duzu, hala nola helburua, programa, metodologia, eskola-orduak, egutegia edota matrikula.