Euskararen Jabekuntza Helduaroan. Unibertsitateko aditu-titulua

Euskararen Jabekuntza Helduaroan. Unibertsitateko aditu-titulua

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Irekita dago Euskararen Jabekuntza Helduaroan deritzon graduondoko prestakuntza-egitasmoan parte hartzeko aurrematrikulazio-epea. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako berezko titulazioen eskaintzaren barruan dago aditu-titulu hau eta badu HABEren partaidetzarik. 

Web-orrialdean informazio zabalagoa aurkituko duzu, hala nola tituluaren gakoak, eta berori aukeratzeko arrazoi nagusiak, programa, eskola-orduak eta ordutegia, ebaluazio-prozedurak edota matrikula.