Teknologia-foroa

ChatGPT: berrikuntzak ate joka

ChatGPT: berrikuntzak ate joka

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

"Novedades en ChatGPT: la que se avecina" sarrera eman du argitara Ramón Besonías-ek IA Educativa blogean. OpenAI-k antolatutako ekitaldi batean jakinarazitakoa laburtu du berri horretan, besteak beste, doako GPTak edonorentzat eskura egongo direla irailean. Hark dioenez, olatuari aurre egin behar diogu irizpideez, ezagutzaz eta etikaz.

Sustatun, berriz, "GTP4o: Hizkuntza Anitzen Aro Berria" plazaratu berri dute, OpenAI-ren iragarpen beretik abiatuta (Hello GPT-4o). Hala, sarrera idazteko tresna horri eskatu diote, euskaraz jakina.