Teknologia-foroa

"Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran" udako ikastaroa

"Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran" udako ikastaroa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran udako ikastaroa antolatu da UIKeko jardueren artean.  

Irailaren 11n izango da, goiz eta arratsaldez, Donostiako Miramar jauregian.


Ikastaroaren azalpena

Itzulinguru proiektuan itzultzaile neuronalen erabilera ikertu da, haien erabilera hobetzeko eta tresna hauek euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzeko asmoarekin. Hizkuntza praktikak araututa dituzten erakunde eta testuinguru anitzetan jarri du arreta proiektuak: Bigarren Hezkuntzan, enpresetan, administrazioan, osasungintza, hedabideetan, euskaltegietan eta unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa-taldeak eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu dute proiektua eta bertan parte hartu dute Osakidetza, Elhuyar, AEK, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Hekimen euskarazko hedabideen elkarteak.

Itzultzaileen gaur egungo erabilera aztertu da eta 25 esku hartze esperimental egin dira azken hilabeteetan, euskararen erabilerarako aukerak zabaltzea, hizkuntza-kalitate egokia bermatzea eta erakundeen funtzionamenduan eraginkortasuna hobetzea ipar hartuta. Uda Ikastaroan, Itzulinguru proiektutik eratorritako ikasgaiak ezagutu eta aztertuko dira; baina horrez gain hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren olatuari aurre hartzeko gakoez hausnartuko da ikuspegi zabalago batetik.