Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa antolatu du aurten UEUk Eibarren, eta aurrez aurrekoa izango da:
- Noiz: Apirilaren 26an, ostiralean 09:00etatik 16:30era.
- Non: Eibarko Markeskoa Jauregian.
- Egitaraua: Esteka honetan.
- Matrikula-epea: martxoaren 15etik apirilaren 25era arte.

#mooteu24 jardunaldi honetan, etorkizunari begira jartzeko asmoa dago adimen artifiziala bezalako teknologiek zer eman dezaketen aztertu nahian. Horretaz gain, iragana izango da hizpide, hiru alderdi lotzen saiatzeko:
- Azken urteotako Moodleren garapena.
- Tresna bera hobetzen, zabaltzen eta itzultzen lagundu duten Euskal Herriko pertsonak eta proiektuak.
- Aurreko biak e-learningaren historiako zein alditan kokatu diren.