Adimen artifizialari buruzko hiru saio antolatu ditu Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiak, bertako kide den Beñat Erezumaren eskutik Topagune Birtualak ekimenaren baitan.
Lehendabizikoa urtarrilaren 18an egin zen; hurrengo biak, otsailaren 22an eta martxoaren 21ean izango dira, hurrenez hurren. Egindakoan, aipatutako orrialdean jarriko dute eskura eta hala egin dute jada. Aurkezpen-bideo baten ondoren, galdera-erantzunetarako tarte bat dago. Bideoa bera, Hezkuntza Sailaren Vimeoren profilean: https://vimeo.com/904731779