Didaktika-foroa

Metodologia aktiboak eta adimen artifiziala hezkuntzan

Metodologia aktiboak eta adimen artifiziala hezkuntzan

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 0

"Metodologías activas e inteligencia artificial en educación" sarrera argitaratu du Fernando Trujillok bere blogean

Adimen artifiziala hezkuntzan eta metodologia aktiboak bateragarriak diren eta ea adimen artifizialak ikaslearen autonomia sustatzeko baliagarria ote den bezalako galderetatik abiatu da Trujillo; erantzuteko, Ouyang eta Jiao adituen artikulu bat baliatu du, besteak beste. Erreferentzia bibliografiko gehiago ere eskaini du.

Trujillok dionez, beti bezala gertatzen da: gakoa da zer nolako ikaskuntza-esperientzia diseinatu nahi dugun, nola bideratuko dugun ikaslearen ikaskuntza, nola ebaluatuko dugun. Erabaki hori zein baliabide erabiliko dugun (AA barne) galdera baino lehenagokoa da.