Hector Ríos-ek idatzitako "Hacia el éxito en clase: participación e interacción auténticas" sarrera eman dute argitara Difusión argitaletxearen webgunean.
Idazleak dioenez, parte-hartzea da proposatzen ditugun jarduera askoren arrakastaren gakoetako bat; izan ere, harritu egiten du jarduera horiek benetako elkarreragina eragiten duten moduak. Parte-hartzea dioenean zer esan nahi duen azaldu ondoren, jarduera on batek parte-hartze hori bultzatzeko zein alderdi edo ezaugarri izan behar dituen kontuan adierazi du. Bukatzeko, gaztelaniazko material baten eredua eman du.